26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 1637/2009 -D hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"Iruñean 2010eko otsailaren 3an emandako epaia.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz bideratzen ari diren 1637/2009-D hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak sustatu du auzia, Estatuaren abokatuak ordezkatuta, Axa Seguros Generales, S.A. de Seguros y Reasegurosen aurka (honek Miguel Leache Resano prokuradorea izan du ordezkari eta José Luis Equiza Larrea legelaria defendatzaile) eta Nabil Salah Tachdovineren aurka eta Adil Amellouken aurka, trafikoa dela-eta.

Epaitza:

Osorik ezesten dut Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak Axa Seguros Generales, S.A.ren, Nabil Salah Tachdovine jaunaren eta Adil Amellouk jaunaren aurka jarri duen demanda, eta auzi-jartzailea kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela 5 eguneko epean. Errekurtsoa iragartzerakoan frogatu egin behar dute organo honetako gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 0030 8025 90 0000 0000 00 kontuan, 50 euro sartu dituztela (oharretarako tartean 3161 0000 12 1637 09 zenbakia jarri behar dute), eta ohartaraziko zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Epaile magistratua"

Eta Nabil Salah Tachdovineri eta Adil Amellouki jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1002191