26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Behin-behineko neurrien aldaketa.
Adostasun gabeko 411/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak eskaturik, behin betiko neurrien aldaketari buruzko adostasun gabeko 411/2009 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Fernando Tobes Portillo jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Tatiana Shpak andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza

Baiesten dut Ignacio San Martín Cidirian prokuradore jaunak, Tatiana Shpak andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dagoen Fernando Tobes Portillo jaunaren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, 2006ko abenduaren 13ko hitzarmen arauemailean finkatutako neurriak aldatzen ditut, aitarentzako bisita araubidea etenda utziz. Neurri horiek Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak erabaki zituen, 2006ko urriaren 5eko epaian, neurriak elkarren adostasunez aldatzeko 252/2006 prozeduraren barnean. Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie.

Eta Fernando Tobes Portillo jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Epaile magistratua, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1002334