26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1029/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

M. Asunción Martínez Chueca prokuradore andreak eskaturik Fernando Eraso Martínez jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago) bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1029/2009 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu honen bidez Fernando Eraso Martínez jaunari jakinarazten zaio, demandari erantzuteko ezarritako epean agertu ez denez, auzi-iheslari deklaratu dutela, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 496.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ikustaldia eginen dela apirilaren hemeretzian, goizeko bederatziak eta hamabostean, urtarrilaren 7ko 1/2000 Legeari jarraikiz. Prokuradoreak Marta Indurain Elizalde andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du.

Eta Fernando Eraso Martínez jaunari jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano. Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1002253