26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak. Adostasun gabeko 130/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ignacio San Martín Cidrian prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak ezartzeko adostasun gabeko 130/2009 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Pedro Miguel Jiménez Jiménez jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Rocío Pérez Jiménez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Partez baiesten dut San Martín prokuradore jaunak, Rocío Pérez Jiménez andrea ordezkatuz, Pedro Miguel Jiménez Jiménez jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta horrenbestez neurri hauek ezartzen ditut Moisés Jiménez Pérez adingabeari buruz:

-Moisés semearen zaintza eta jagoletza amari ematen zaio. Bi gurasoek batera erabiliko dute guraso-ahala.

-Aita semea ikustera joan ahalko da astean behin amaren etxera. Betiere, aitak bisiten eta egonaldien araubide zabalagoa eskatzen ahal du.

-Pedro Miguel Jiménez jaunak hilean 150 euro ordainduko ditu semearen mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunetan ordainduko du, amak adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezkatzen duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

-Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte semearen gastu bereziak. Berezitzat joko dira Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen medikuntza gastuak, unibertsitateko matrikulak eta urtero irailean ikasturtearen hasieran erosi behar diren testuliburuak, eta bi gurasoek ituntzen dituzten eskolaz kanpoko eta udako jarduerak.

Ez da bidezkoa kostuen berariazko ezarpenik egitea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, epaitegi honetan idazkia aurkeztu beharko da bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Errekurtsoa iragartzearekin batera frogatu egin behar da organo honetako gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 3154 0000 02 0130 09 kontuan, 50 euro sartu direla, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko otsailaren 5ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1002172