26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. i3 programaren sarrera iraunkorraren lerroan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea irekitzea.

i3 programaren sarrera iraunkorraren lerrorako laguntzak eskatzeko epeak irekitzen direla iragartzen da.

Helburua:

Ikerketan ibilbide nabarmena duten funtzionarioek edo lan-kontratudunek unibertsitateetako eta I+G ikastetxe publiko eta/edo pribatuetako lanpostu iraunkorra bete ditzaten bultzatzea dute helburu i3 programaren sarrera iraunkorraren lerrorako laguntzek. Aukeratutako pertsonaren ibilbidearen arabera laguntzaren zenbatekoa 130.000 euro edo 150.000 eurokoa izanen da.

Eskaerak aurkezteko epea:

Maiatzaren 26ko HZI/1520/2005 Aginduan xedatutakoa kontuan hartuta, aditzera ematen da 2010eko otsailaren 22tik martxoaren 10era bitarte irekita egonen dela programan parte hartu nahi duten entitateek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira eskaerak aurkezteko beharrezko agiriak igortzeko epea, organo hori baita i3 programaren kudeatzailea Nafarroan. Agindu hark ezarri zuen i3 programa, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2009rako sinatutako Lankidetzarako Protokolo Orokorrari eta berariazko hitzarmenari jarraikiz.

Eskaerak aurkezteko prozedura:

Entitate interesdunek Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira igorri beharko dute, aipatutako epearen barrenean, ikertzaileak hautagaitza aurkezteko emandako baimenaren agiria, baita eskaera kodea ere. Bi agiri horiek lortzeko, inprimaki bat bete beharko da, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak bere web orrian (http://www.micinn.es) eskaintzen duen aplikazio telematikoa baliatuta. Behin agiriak jaso eta gero, organo kudeatzaileak Foru Komunitateari dagokion eskaera bateratuan sartuko ditu, finantzabidea i3 programaren kontura eskuratzeko.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua.

Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Atala.

Santo Domingo aldapa, 8; 31001 Iruña.

Telefonoak: 848 42 62 71 - 848 42 60 72.

Iruñean, 2010eko otsailaren 18an.-Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, María Antonia del Burgo Tajadura.

Iragarkiaren kodea: F1003125