26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

204/2010 jabari-espedientea

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian aipatutako prozedura bideratzen ari dela, Ubillos prokuradore jaunak José María Inchaurrrondo Arraztioren izenean eta hura ordezkatuz eskaturik, ondoko finka honen segidako traktua berriro hasteko: Landa finka. Peilloiturri izeneko alderdia, Gainzari dagokion jurisdikzioan (Araitz Ibarra). Honako azalera hau du: hiru kuartelada, edo horren baliokidea, hau da, hiru area, hamalau zentiarea eta hirurogeita bat dezimetro karratu. Honako hauek ditu parean: iparraldean Urdumbil alderdia, ekialdean hori bera, hegoaldean bidea eta mendebaldean Machindo alderdia. Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan inskribatua: 977. liburukia, 17. liburua, 791. finka.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2010eko otsailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1002011