26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 982/09 hipoteka-betearazpena

Rodrigo Lacueva Bertolacci jaunak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Euskadiko Kutxak eskaturik, titulu ez-judizialak direla-eta, Pedro Jorge De Sousa Veigaren eta Silvia Sofia Dos Santos Miguel Vegaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000982/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

ENKANTEAN JARTZEN DIREN ONDASUNAK
ETA BAKOITZAREN BALIOA

Etxebizitza bat Zangozan (Nafarroa), Juan Francés de Iribarren kaleko 9an. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatua: 2.537. liburukia, 192. orria, 8.430. finka.

Enkanterako balorazioa: 246.000 euro.

Enkantea 2010eko apirilaren 9an eginen da, 10:00etan.

ENKANTEAREN BALDINTZAK

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030.8025.90.0000000000 kontuan, eta oharretan 3140.0000.05.0982/09 zenbakia jarrita, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Agoitzen, 2010eko otsailaren 10ean.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci jauna.

Iragarkiaren kodea: J1002564