26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak legeztatzeko eskaera.

Eskatzailea: Juan Jaime Anduaga Matud.

IFZ: 15234822 J.

Helbidea: Donostia kalea, 38, 3. ezk. 51. posta-kutxa 20280-Hondarribia (Gipuzkoa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Artesiaga erreka 1.0100.210.

Tokia: Iruritako 70. poligonoko 31. lurzatia.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta xedea:

Juan Jaime Anduaga Matud jaunak Artesiaga errekako zubi baten ezkerreko estribuan dagoen ataka legeztatzeko eskatu du. Atakak bi orri ditu, zurezkoa da eta zubiko sarrera ixten du, zubia eskatzailearen jabetzakoa baita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea agerian egonen baita.

Donostian, 2010eko otsailaren 4an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1002450