26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Aprobetxamendu hidroelektrikoaren kontzesioa
(gehienez 5.000 kVA-ko potentzia)

Ur konfederazio honetan ondoko eskaera aurkeztu da:

Eskatzailearen izena: Tomás Santxotena Urrutia.

Aprobetxamenduaren xedea: energia hidroelektrikoa.

Eskatutako ur emaria: 4 l/s.

Ura hartu nahi den ur-lasterra: Pitiriko erreka.

Obrak egin nahi diren udal mugapea: Baztan (Nafarroa).

Maiatzaren 25eko 916/1985 Errege Dekretuaren 2.1 artikuluan (1985-06-22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), martxoaren 18ko 249/1988 Errege Dekretuak egindako aldaketaren arabera (1988-03-22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), xedatutakoarekin bat, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskatzaileak eta harekin lehian proiektuak aurkeztu nahi dituzten guztiek eskaera egin beharko diote Kantauri aldeko Ur Konfederazioari (España plaza, 2, Oviedo), aipatutako epearen azken eguneko eguerdiko ordu biak baino lehen.

Eskaera idatziz eginen da, zehatz azalduta, maiatzaren 25eko 916/1985 Errege Dekretuaren 2.2 artikuluan adierazitako moduan. Eskabidearekin batera proiektua aurkeztuko da, behar bezala zigilaturik, eta 3. artikuluan azaltzen den dokumentazioa ere erantsiko da.

Kontzesio-proiektuarekin batera aurkeztuko dira, besteak beste, instalazioa non dagoen jakiteko behar diren kokapen planoak (gutxienez ere plano bat 1:50000, 1:25000 edo antzeko eskalan), edo bestela hargunearen koordenatuak emanen dira.

Eskaeraren ondorioz 5.000 kVA-tik gorako potentzia instalatu beharra badago, tramitazioa ukatu eginen da. Horrek ez du galaraziko, eskatzaileak aprobetxamenduaren potentzia handitu nahi badu, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren (apirilaren 11ko 849/1985 Errege Dekretuak onetsia, 1986-04-30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 105.3 artikuluan adierazitako tramitaziora jo ahal izatea; hala denean, iragarki honetan adierazitako epean, maiatzaren 25eko 916/1985 Errege Dekretuaren 2.1 artikuluan aurreikusitako eskabidea igorri beharko da, non eskatuko baita argitalpen honen xede den tramitea gelditzeko, eta Gordailu Kutxa Orokorrean 12.000 euroko fidantza sartu izanaren gordekina erantsi beharko zaio, agiri teknikoa aurkeztuko dela bermatzeko.

Agiri teknikoei zigilua kenduko zaie, aipatu erregelamenduaren 107. artikuluan azaltzen den bezala, ur konfederazio honetako Ur Komisarian (España plaza 2, 3. solairua, Oviedo), eskaerak aurkezteko epea amaitu eta sei egun igarota lehenbiziko egun baliodunean, eguerdiko hamabietan (12).

Eskatzaileak ordaindu behar du iragarki hau.

Oviedon, 2010eko otsailaren 3an.-Arloko burua, Luis Gil García.

Iragarkiaren kodea: E1002448