26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: Ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Baburuko Iturburuko Ur Aprobetxamenduaren Erabiltzaileen Erkidegoa.

IFZ: V 71018345.

Helbidea: Martienea baserria, 14- 31714 Erratzu (Baztan, Nafarroa).

Eskatzailea: Baburuko Iturburuko Ur Aprobetxamenduaren Erabiltzaileen Erkidegoa. Luis Gaztañaga Lopetegui.

IFZ: 15916157 L.

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Bagoburuko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0630 l/s.

Tokia: Gorramendi, Erratzu.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabileretarako eta aziendari edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta xedea:

Baburuko Iturburuko Ur Aprobetxamenduaren Erabiltzaileen Erkidegoak 0,063 l/s-ko ur aprobetxamendua eskatu du, Erratzun, Baztango (Nafarroa) udal mugapean, Baburuko iturburutik ura ateratzeko, etxeko erabileretarako eta aziendari edaten emateko.

Ur-harguneko kutxetatik polietilenozko hodia irteten da (hazbete erdiko diametroa eta 400 m-ko luzera), ura 3 m³-ko erregulazio biltegiraino eramateko. Biltegi horretatik hazbeteko diametroa duten bi hodi irteten dira, 800 eta 300 metro luze, hurrenez hurren, Martienea etxeraino eta Pedro Joaquín Bengoetxea jaunaren bordaraino ura eramateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea agerian egonen baita.

Donostian, 2010eko otsailaren 3an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1002257