26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-S-532

TECNIMOEM 97, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: TECNIMOEM 97, S.L.

Xedea: metal-estanpazio eta plastiko-injekzioko lantegi batetik hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udalerria: Viana (Nafarroa).

Langileen komunetako hondakin urak dira. Urtean 1.350 m³ baino gutxiago isuriko da. Hondakin urak putzu septikoaren eta iragazkiaren bidez tratatuko dira Ebro ibaira isuri aurretik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko urtarrilaren 21ean.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E1002451