26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

ELZren ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2010eko urtarrilaren 29an egin bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik zegoela, erabaki zuen hasiera batean onestea ELZren ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsiko du Batzarrak eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arroitzen, 2010eko otsailaren 2an.-Mankomunitateko burua, María Amaya Chocarro Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1002453