26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3/2010 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Lurralde Aberastasunaren Erregistroan 2009ko azaroaren 30etik aurrera inskribatutako ondasun higiezinen balioak, urte horretakoak, eta erregistro administratibo horretan 2010eko otsailaren 25ean daudenak, onesten dituena.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Estatutuen 43. artikuluak adierazten du Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari dagokiola, besteak beste, ondasun higiezinak karakterizatzeko eta baloratzeko jarduketak egitea. Estatutu horiek irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bitartez onetsi ziren.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluak, lehendabiziko lerroaldean, katastroko balioen urteko eguneratzea ezartzen du, balio horiek Lurralde Aberastasunaren Erregistroan aurreko urteko azaroaren 30ean inskribaturik daudenak direla zehaztuz.

Lege agindu horren bigarren lerroaldeak zehazten duenez, ondasun higiezinei aurreko urtean emandako balioak edo egindako aldaketak, lehen aipatutako datatik aurrera sartu baldin badira Lurralde Aberastasunaren Erregistroan, ondasun higiezinak baloratzeko eginkizuna esleitua duen Nafarroako Zerga Ogasuneko zerbitzuko zuzendariak onetsiko ditu multzoan erregistro horretako balio gisa, edo erregistroko balio gisa.

Horrenbestez, aipatu lege aginduan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.-Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako ondorioetarako, erregistroko balio gisa onestea zenbait ondasun higiezini eman eta Lurralde Aberastasunaren Erregistroan 2009ko azaroaren 30etik aurrera sartu diren balioak, urte horretakoak, eta 2010eko otsailaren 25ean erregistro administratibo horretan daudenak.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta onetsitako balioak Nafarroako Udaletara igortzea, horrela kasuan kasuko udal katastroan sar daitezen, sartu behar badira, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21.8 artikuluan ezarritako moduan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 25ean.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1002691