26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko eremuko taxi zerbitzuaren ordenantza teknikoa. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2009ko irailaren 7an egindako bilkuran, Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoa hasiera batean onetsi zuen.

Onespen akordioa argitaratu zen 122. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2009ko urriaren 2an. Horrenbestez, jendaurreko epean izandako alegazioak ebatzi ondoren, ordenantza hori behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan araututakoarekin bat (15/2002 Foru Legeak, maiatzaren 31koak aldatua). Halaber, horren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

IRUÑERRIAN TAXI ZERBITZU BATERATUA EMATEKO EREMUKO TAXI ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA TEKNIKOA

ARRAZOIAK AZALTZEA

2005eko uztailaren 16an, uztailaren 6ko Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legea indarrean sartu zen. Lege horren xedapen gehigarri bakarrak Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko lurralde eremua ezarri eta eskumen guztiak Iruñerriko Mankomunitatearen esku utzi zituen.

2005eko urriaren 11n, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak adostu zuen taxi zerbitzu bateratua emateko Iruñerriko lurralde eremua ezartzea.

2005eko abenduaren 22an, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak behin betiko onetsi zuen Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko lurralde eremuko taxi zerbitzua arautzen zuen ordenantza (2006ko urtarrilaren 20ko NAO). Ordenantza arautzaile horrek hainbat aldaketa izan ditu.

Ordenantza tekniko honek xehetasun gehiagoko alderdi teknikoak arautzen ditu, aipatu ordenantza arautzaile horren osagarri, eta lau titulu, xedapen iragankor bat eta azken xedapen bat ditu.

Lehen tituluan, ordenantzaren helburua, legearen aplikazio eremua eta administrazio eskuduna arautzen dira.

Bigarren tituluak ibilgailuaren ezaugarri zehatzak arautzen ditu, baita horretan instalatutako elementu gehigarriak ere.

Hirugarren tituluak korporazio irudia arautzen du.

Laugarren tituluak zerbitzuaren antolaketa arautzen du.

Xedapen iragankorra korporazio irudi berria ezartzearen ingurukoa da, eta azken xedapenak indarrean noiz hasiko den aipatzen du.

LEHEN TITULUA

Arau orokorrak

1. artikulua.-Xedea.

Ordenantza honen xedea da Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko lurralde eremuko hiriko taxi zerbitzuaren alderdi teknikoak xehetasun gehiagorekin arautzea.

2. artikulua.-Aplikazio eremua.

1. Ordenantza tekniko hau Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko lurralde eremuko hiriko taxi zerbitzuan aplikatu ahal izanen da oro har, uztailaren 6ko Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Legeak honako udalerri hauek hartzen ditu barne:

-Antsoain.

-Aranguren.

-Barañain.

-Beriain.

-Berriobeiti.

-Berriozar.

-Burlata.

-Zizur.

-Egues.

-Esteribar.

-Ezkabarte.

-Galar.

-Uharte.

-Noain-Elortzibar.

-Oltza.

-Orkoien.

-Iruña.

-Atarrabia.

-Zizur Nagusia.

2. Aplikazio eremu hori aldatu ahal izanen da, uztailaren 6ko Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

3. artikulua.-Administrazio eskuduna.

Iruñerriko Mankomunitateari dagokio antolatzea eta kudeatzea Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko lurralde eremuko taxi zerbitzua.

BIGARREN TITULUA

Ibilgailuei eta beste elementu batzuei buruz

I. KAPITULUA

4.400 mm-ko luzera baino txikiagoa
duten ibilgailuei eskatzen zaizkien ezaugarriak

4. artikulua.-Kanpoko luzera 4.400 mm-koa baino txikiagoa duten ibilgailuen arau orokorrak eta prozedurazkoak.

a) Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 22.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, Iruñerriko Mankomunitateari dagokio betebehar gehigarriak zehazteko aukera, horiek erabiltzaileei behar bezalako zerbitzua ematea bermatzeko egokiak jotzen baldin badira. Ahalmen hori zehaztuta dago taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 20. artikuluan, baita ordenantza tekniko honetan ere.

b) Lizentziaren titularrak erantsi beharko du, ibilgailua berritzeko edo atxikitzeko prozesuan, fabrikatzaileak edo kontzesiodunak emandako ziurtagiri bat. Horrek egiaztatu beharko du modelo zehatz hori bat datorrela ordenantza honetan zehaztutako ezaugarriekin.

c) Iruñerriko Mankomunitateak, edozein unetan, baieztatu ahal izanen du hemen garatzen diren baldintzak beti eta etengabe betetzen direla, eta, bete ezean edo iruzurra egonez gero, dagozkion neurriak hartu ahal izanen ditu.

d) Ordenantza tekniko honetan eska daitezkeen baldintzak alde batera utzita, kontuan hartu beharko dira aplikagarria den indarreko legerian zehaztutako arauak, elementu osagarriak -bai barnekoak, bai kanpokoak- jartze eta kokatzeari buruzkoak. Honako hauek izan daitezke, besteak beste, elementu horiek: manparak, taximetroak, inprimagailuak, tarifa askotarikoak adieraztekoak.

e) Modelo edo aldaera bat ez da arau honekin bat etorriko bidaiarien irisgarritasun edo erosotasun kota batek eta gidatzeko egokia den ergonomiak ez badu betetzen kapitulu honetan ezarritakoa edo, beteta ere, ez badu betetzen tarifa sistemaren elementuetarako aurreinstalazioen sistemarekin.

5. artikulua.-Kanpoko luzera 4.400 mm-koa baino txikiagoa duten ibilgailuen arau bereziak eta prozedurazkoak.

5.I. Izendapena, definizioak eta neurriak berlinetan.

Honako modu honetan zehazten dira taxi zerbitzua ematea helburu duten ibilgailuetan kontrolatu beharreko neurriak:

1. Izendapenak eta definizioak.

UNE 26-363-85 arauaren 2. puntuak arautuko ditu izendapen eta definizioak.

1.1. Izendapena.

Araudi honetan zehaztutako neurriak honako letra larri hauen bidez izendatuko dira:

-L: Luzerak neurtzeko.

-A: Zabalerak neurtzeko.

-H: Altuerak neurtzeko.

-a: Angeluak neurtzeko.

Neurri guztien kotak honako modu honetan bereiziko dira: dagokion letra, eta, horren segidan, ordinal progresibo bat. UNE 26-363-85 araua

1.2. Definizioak-Definizioak.

"R" puntua da eserleku baten erreferentzia puntua, fabrikatzaileak adierazitakoa. Horren koordenatuak, bere egiturari lotuta zehaztuta, enbor-hanken errotazio puntuaren kokagune teorikoarenak dira (H puntua) gidariaren eserlekurako, edo, bestela, fabrikatzaileak erabilera normalean eserleku bakoitzerako aurreikusten duen kokagune baxuen eta atzeratuena.

Arau honen neurrien ondorioetarako, puntu hau dago atzeko edozein eserlekuren luzetarako plano ertainaren gainean. UNE araua.

"B" puntua da fabrikatzaileak zehaztutako orpo puntua. UNE araua (1. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf).

2. Neurriak.

Une 26-363-85 arauaren 3. puntuan zehaztutakoak erabiliko dira, azpimarratutako testuetan adierazten diren osagarriekin.

Ondoren zehaztutako neurriak honako kontzeptu hauei dagozkienak dira:

-Ibilgailuaren karrozeriaren luzera.

-Bidaiariak ibilgailuan sartzeko duen irisgarritasuna.

-Bidaiariak ibilgailuaren barnean duen erosotasuna.

2.1. Karrozeriaren luzera.

L1: aurreko eta atzeko muturren arteko distantzia, kolpe-leungailua, irtenak edo osagarriak barne. UNE araua (2. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf).

2.2. Bidaiariaren irisgarritasuna.

L2: ibilgailuaren erdialdeko eta atzealdeko zutoinen arteko distantzia horizontal librea, 650 mm-ko altueraren gainetik neurtuta, horren oinaren alderik baxueneko puntuaren gainetik. Neurri hori, gutxienez, 250 mm-ko altueran exijituko da, etenik gabe bi zutoin horien artean (2. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

L3: atzeko atearen erdialdeko eta atzeko zutoinen arteko distantzia horizontal librea, R + 250 mm-ko altueran neurtuta. Neurri hori, gutxienez, 200 mm-ko altueran exijituko da, etenik gabe (2. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

L4: gutxieneko distantzia librea, atzeko eserlekutik, honako hauetaraino: karrozeria, atzeko atea ahalik eta irekiena, aurreko eserlekua eta sarbidea mugatzen duten gainerako osagarriak. Plano horizontalean neurtuko da, atearen hutsuneko atalasearen gainetik, 40 eta 75 mm bitarteko altueran. Aurreko eserlekua ahalik eta atzeeneko kokagunean egonen da, eta bizkarraldea, bertikalari dagokionez, 25º ko angeluan, horrela erregulatzea posible baldin bada (3. eta 4. irudiak http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua, osatuta.

H1: atzeko atearen atalasearen eta hutsuneko ateburuaren arteko distantzia librea, zehar-planoan neurtuta. Neurriak, gutxienez, 300 m-ko luzera horizontala izanen du, goiko aldean (2. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

a1: irekiera angeluarra atzeko ateetan (4. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). Arau osatua. Ezin izanen zaie aplikatuko ate irristakorrei. UNE.

H5: atzeko atearen atalasetik zoladuraren planora doan distantzia bertikala, ibilgailua ibiltzeko moduan egonda (5. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf).

2.3. Bidaiariaren erosotasuna.

A1: zutoinen arteko gutxieneko distantzia horizontala, zehar-plano batean neurtuta. Zehar-plano hori atzeko eserlekuaren R puntutik pasatuko da R eta R + 350 mm bitarteko altuera batean, besoei eustekoa, hautsontziak, apaingarriak edo bestelako osagarriak kontuan hartu gabe.

Neurri horrek, gutxienez, 150 mm-ko altueran mantendu beharko du, etenik gabe (6. irudia). UNE araua.

L5: gidariaren aldeko atzeko eserlekuko R puntuaren eta B puntuaren arteko distantziaren traza horizontalaren proiekzioa, luzetarako plano baten gainean (5. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

L6: R puntuaren bertikalaren gainetik 250 mm-ra dagoen puntuaren eta aurreko eserlekuko atzealdearen arteko gutxieneko distantzia horizontala; atzeko eserlekua ahalik eta atzeena egonda eta bere bizkarraldea, bertikalari dagokionez, 25º ko angeluan kokatuta, horrela erregulatzea posible baldin bada (5. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

L7: R puntuaren eta atzeko eserlekuaren aurrealdeko ertzaren arteko distantzia horizontala, puntu horretatik igarotzen den luzetarako plano batean neurtuta (5. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

H2: atzeko eserlekuaren R puntuaren eta ibilgailuaren sabaiaren arteko distantzia, luze baten gainean neurtuta. Luze hori egonen da puntu hori barnean duen luzetarako plano batean, eta, bertikalari dagokionez, 8º makurtuta egonen da atzealdera (5. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

H3: ibilgailuaren atzeko eserlekuen oinaren alde baxueneko eta R puntutik igarotzen den plano horizontalaren arteko distantzia (5. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

H4: ibilgailuaren oinaren puntu baxuenaren eta atearen hutsunearen atalasea mugatzen duen plano horizontalaren arteko distantzia (5. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf). UNE araua.

e, h, p: aurreko edozein eserlekuren bizkarraldearen azpian dagoen hutsunearen neurriak dira, eta hiru eserleku-lerro dituzten ibilgailuetan, bigarren lerroaren eserlekuena, eta, hurrenez hurren, aipatu hutsunearen zabalera, luzera eta sakonerari dagozkie (CEPE/ONU 36 araudia, osatuta) (7. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf).

3. Gidariaren eserlekuko erreferentziazko kokapena, gidatze ergonomiko baterako.

Gidatze ergonomiko baterako gidariaren eserlekuko erreferentziazko kokapena zehazteko, eta, hartara, L6 kota neurtzeko, maniki normalizatua kokatuko da gidariaren eserlekuan. Maniki hori 77/649/CEE zuzentarauaren III. eranskinean eta ondorengo aldaketetan dago deskribatuta.

3.1. Gidariaren eserlekua, gidari zuzenak eta horizontalak dituena.

Manikia gidariaren eserlekuan jarrita, horren oinak honako modu honetan kokatuko dira, hankari dagokionez: hankaren ardatzak 85º ko angelua izanen du bere zapataren beheko eta kanpoko planoa erreferentzia hartuta; hartara, hankak eta oin-puntak angelu zorrotza osatuko dute (8. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf).

Manikia arestian zehaztutako kokapenean jarrita, gidariaren eserlekuan jarrita orpoak ibilgailuaren oinean bermatuta, eserlekua aurrera eramanen da oinaren gainetik irristatuz eskuineko oinaren zolak azeleragailuaren pedala ukitu arte.

Hori ukituta, eserlekua aurreratuko da gidarien gainetik hurrengo finkatze-punturaino, betiere puntu hori 12 mm mugitu aurretik aurkitzen bada -horizontalean neurtuta-, manikiaren oinak eta azeleragailuaren pedalak lehenengo aldiz elkar ukitu duten kokapenetik. Manikia aipatu 12 mm horien barnean kokatuta, erreferentziazko kokapenean dagoela joko da, eta, ondorioz, zehaztutako lehen ukipena gertatu den kokapena baino aurrerago dagoela.

3.2. Gidariaren eserlekua, gidari makurtuak dituena.

Gidariaren eserlekuaren gidariak makurtuak edo ez zuzenak badira, 3.1 atalean zehaztutako baldintzak kokapen batean baino gehiagotan bete daitezke. Kasu horretan, aipatu baldintzak betetzeaz gain, honako hau ere bete beharko da: manikiaren hankaren eta izterraren erreferentziazko lerroek osatutako angeluak 115º koa izan beharko du edo balio horretara gehien hurbiltzen den baliokoa (8. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf).

3.3. Gidariaren eserlekua, beste mugimendu batzuk dituena.

Gidariaren eserlekuak mugimendu gehiago onartzen badu, edo 3.2 paragrafoa aplikatu ondoren oraindik zehaztasun eza badago gidatze ergonomikorako erreferentziazko kokapenean, kontuan hartu beharko da, gainera, manikiaren izterrari eta bizkarrari dagozkien erreferentziazko lerroek zehaztutako angelu konbexua.

Aipatu den bezalaxe, oinaren eta hankaren arteko angelua 85º tan finkatu, eta hankaren eta izterraren artekoa 115º tan kokatu ondoren oraindik zehaztasun eza badago, honako kokapen hau hartuko da baliozko erreferentziazko kokapentzat gidatze ergonomiko baterako: manikiaren izterraren eta bizkarraren erreferentziazko lerroek, ibilgailuaren plano bertikal eta luzetarakoaren gainean proiektatuta, 100º ko angelua osatzen dutena, edo, balio horretara gehien hurbiltzen dena (8. irudia http://www.mcp.es/doc/ord-tec-taxi-09.pdf).

5.II. Koten eta parametroen mugak berlinetan.

Onartzeko aurkezten diren ibilgailuetatik lortutako neurriek, aurreko artikuluarekin bat, honako muga edo tolerantzia guzti-guztiak bete beharko dituzte -milimetrotan eta gradu hirurogeitarretan daude adierazita-:

1. Karrozeriaren luzera.

  • L1: > 4350.

2. Bidaiariaren irisgarritasuna.

  • L2: > 700.
  • L3: > 730.
  • L4: > 255.
  • H1: > 920.
  • H5: < 410.
  • 75º: > a: > 63º.

3. Bidaiariaren erosotasuna.

  • L5: > 1570.
  • A1: > 1400.
  • L6. > 480 (1).
  • H2. > 820.
  • L7: 330 -:- 400.
  • H3: 320 -:- 390.
  • H4: < 160.
  • e: > 250.
  • h: > 100.
  • p: > 120(2).

3.1. Eserlekuaren kokapenak ez badu betetzen araudi honetan L6 kotarako finkatutako muga, aipatu eserleku hori kokatuko da gidatze ergonomikorako erreferentziazko kokapenean eta kota horren kontrola eginen da berriz ere. Hori gertatuz gero, kota horren neurketa baliozkoa bada, fabrikatzaileak tope finko bat jarri beharko du eserlekuaren gidarian hori kota horretarako aurreikusita dagoen mugazko kokapenean geldi dadin, edo horretatik ahalik eta hurbilena, eserlekuaren erregulatzearen arabera. Baliozkoa ez bada, ibilgailua ezin izanen da onartu.

Ibilgailuaren fabrikatzaileak zehaztuko du aurreko eserlekuen gidarietan tope finkoa nola kokatu, horien doikuntza elektrikoa bada.

3.2. Aurreko eserlekuetako bizkarraldeen azpiko hutsunerik ez badago, edo e, h edo p kuotetatik edozein adierazitakoa baino txikiagoa bada, kotaren muga 110 mm handituko da, eta honako hau izanen da, beraz, kontuan hartuko den muga: L6: > 590.

Aurreko eserlekuen eta atzeko eserlekuen artean bereizgarri fisiko bat jarri behar baldin bada, aurreko bizkarraldearen atzealdean, aipatu hutsunea libre gelditzeko moduan eginen da.

4. Ekipajea eramatekoa.

Ekipajea eramatekoak hainbat baldintza bete beharko ditu.

4.1. Parentesi artean aipatzen diren hiru kuota hauek (libre dagoen zabalera osoa, libre dagoen luzera osoa eta libre dagoen altuera osoa), edozein ordenatan, neurtzea, gutxienez, 1050 x 940 x 300 mm -%2ko tolerantzia onartuko da, hurrenez hurren. Barnean sartu ahal izanen da, itxiera perfektua galarazi gabe, txandaka, honako konbinazio hauetatik bat:

a) Gurpil-aulki bat, bizkarraldea eta oinei eustekoa barne, tolestuta, honako neurri hauek dituena: 900 x 1030 x 290 mm.

b) Hiru gorputz zurrun, honako forma eta neurri honetakoak:

b1) Zilindro zuzen bat, 360 mm-ko diametro eta 360 mm-ko sortzailekoa. Bere sortzailearen aldetik atxikia egonen da maletategiaren hondora. Eta bi paralelepipedo, neurri honetakoak: 500 x 430 x 400 mm Edo bestela,

b2) Arestian aipatutako zilindro hori eta bi paralelepipedo, neurri honetakoak: 660 x 525 x 200 mm.

4.2. Debekatuta gelditzen da autotaxi gisa ibiltzeko baimena jaso duten ibilgailuetan gainaldea erabiltzea, GLPko biltegiak edo bonbonak dituztenetan izan ezik. Kasu horietan, gainera, nahitaez kokatu beharko dute. Ekipajeak eramatekoan 4.1 b) puntuan aipatutako zilindroaz gain, 4.1 a) puntuan aipatutako aulkia ere sartzen bada, betebehar horretatik kanpo geldituko da ibilgailu hori.

5.III. Koten eta parametroen mugak ibilgailu familiarretan.

1. Karrozeriaren luzera.

  • L1: > 4350.

2. Gidari eta bidaiarien barnealdea.

Araudi honetako 1. artikuluan eta 2. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan berlinetarako ezarritako aginduei jarraituko zaie.

3. Ekipajeak eramatekoa.

Ekipajea eramatekoak, gutxienez, honako muga hauek beteko ditu: 1.050 x 1.000 x 500 mm -%2ko tolerantzia onartuko da.

Ibilgailu familiarren maletategian maletak, paketeak edo beste edozein objektu atzeko eserlekuetako bizkarraldeen altueraren gainetik jartzeko aukera badago, beharrezkoa izanen da ibilgailu horiek babes bat eramatea bizkarraldeen gainetik, mantsotze bortitza gertatuz gero, maletategian dagoen ekipajea aipatu eserlekuen gainetik eror ez dadin. Hori burdin sare bat edo manpara bat izan daiteke, behar bezala homologatuta.

Gune horretan galarazita dago gas likidotuaren biltegiak edo bonbonak jartzea. Salbuespena litzateke laborategi ofizial batek ziurtatzea CEPE/ONU 68 Erregelamenduan ezarritako instalazio betekizunak betetzen direla.

5.IV. Koten eta parametroen mugak bi eserleku-lerro dituzten ibilgailu monobolumenetan (konpaktuak).

Ondoren aipatutako kotak mm-tan adierazita daude.

1. Gidari eta bidaiarien barnealdea.

Araudi honetako 1. artikuluan eta 2. artikuluaren 1. 2. eta 3. puntuetan berlinetarako ezarritako aginduei jarraituko zaie, honako berezitasun hauekin:

1.1. Karrozeriaren luzera.

  • L1: > 4100.

1.2. Bidaiariaren irisgarritasuna.

  • L2: > 720.
  • L3: > 775.
  • H1: > 1075.

H5 kota, berlinetarako jadanik ezarrita dagoena, 410 mm-koa baino handiagoa bada, ibilgailuak eskailera-maila bat izanen du. Horrek ez du 300 mm-ko altuera baino handiagoa izanen, zoladuraren planoari dagokionez. Behin ere ez da onartuko H5 kota 550 mm-koa baino handiagoa izatea.

1.3. Bidaiariaren erosotasuna.

  • A1: > 1410.
  • L5: > 1500.
  • H2: > 825.
  • H3: > 320 < 390.
  • H4: < 80.

2. Ekipajea eramatekoa.

Ekipajea eramatekoak, gutxienez, ezarrita dauden mugak beteko ditu: 750 x 1.050 x 500 mm Tolerantzia -%2koa izanen da.

II. KAPITULUA

Eko-taxi gisa kalifikatzeko beharrezkoak diren ezaugarriak

6. artikulua.-Arau orokorrak eko-taxi gisa kalifikatutako ibilgailuetan.

a) Zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 29. artikuluan ezarritakoarekin bat, Iruñerriko Mankomunitateak zehaztuko ditu ibilgailu bat eko-taxi gisa kalifikatzeko beharrezkoak diren ezaugarriak.

b) Bere lizentziari atxikia dagoen ibilgailua eko-taxitzat har dadin interesa duen lizentzia-titularrak honako bi hauek aurkeztu beharko ditu: fabrikatzailearen edo kontzesiodunaren ziurtagiria -horretan agertu beharko da modelo zehatz hori hemen zehaztutako ezaugarriekin bat datorrela- eta titularrak ekologikotzat jotzen den erregaia erabiliko duelako konpromiso zehatza, hori erabiltzea posible bada.

c) Iruñerriko Mankomunitateak, edozein unetan, baieztatu ahal izanen du hemen garatzen diren baldintzak beti eta etengabe betetzen direla, eta, bete ezean edo iruzurra egonez gero, dagozkion neurriak hartu ahal izanen ditu.

7. artikulua.-Arau bereziak eko-taxi gisa kalifikatutako ibilgailuetan.

Honako hauek dira eko-taxi gisa katalogatutako ibilgailuak:

-Hibrido eredua: ibilgailu hibridoak, 140 g CO2/km baino gutxiagoko igorpenak dituztenak. Trakzio bakar elektrikoa izateko gaitasuna izan dezakete gidariak nahita eta espezifikoki abiaraziz gero, edo gidariak nahita abiarazteko trakzio bakar elektrikoa izateko gaitasunik gabe.

-GNC/GLP: GNC edo GLP delakoek bultzatutako ibilgailuak, 170 g CO2/km baino gutxiagoko igorpenak dituztenak.

-Elektrikoak: barneko autoerrekarga ez duten ibilgailuak (BEV: Battery Electric Vehicle).

-Loki baten bidez karga daitezkeen hibridoak: sarera loki baten bidez konekta daitezkeen ibilgailuak, barne errekarga egiteko aukera dutenak eta 48 km-ko gutxieneko autonomia modu elektrikoan (PHEV > Plugged-in Hibrid Electric Vehicle 30 miles or more).

-Hidrogenoa: Erregai pila duten hidrogeno bidezko ibilgailuak. Errekuntzako motorra duten hidrogeno bidezko ibilgailuak ez daude barne.

-Biodiesela: une oro eta salbuespenik gabe %100eko biodieselak bultzatutako ibilgailuak.

HIRUGARREN TITULUA

Korporazio irudiari buruz

Iruñerriko taxi zerbitzuaren korporazio nortasunaren eskuliburua, 2009

Aurkibidea.

8. artikulua.-Korporazio koloreak.

9. artikulua.-Marka: sinboloa eta logotipoa.

9.1. Koloreak.

9.2. Taxiaren ikonoa.

10. artikulua.-Ibilgailuen kanpoaldea.

10.1. Aurreko ateen errotulazioa.

10.1.1. Eko-taxia.

10.1.2. Egokitua.

10.1.3. Ordezko ibilgailua.

10.1.4. Eko-taxia, egokitua eta ordezko ibilgailua.

10.2. Errotulazioa: publizitatea daramaten atzeko ateak.

10.3. Modulu argiduna.

11. artikulua.-Ibilgailuen barnealdea.

11.1. Taxi gidari profesionalaren baimena.

11.2. Kontrol profesionaleko txartela.

11.3. Informazio-itsasgarria.

11.4. Plaka.

11.5. Taxia libre dagoelako identifikagarria.

11.6. Irratien edo bestelako kontratazio enpresen informazioa.

12.artikulua.-Seinaleztapen bertikala.

12.1. Taxi geltokiak.

12.2 Errepide seinaleak.

(Aurkibide honetako eduki guztiak Taxiaren korporazio nortasunaren eskuorrian daude garatuta. Web orri honetan ikus daiteke hori: http://www.mcp.es/doc/man-ident-taxi-09.pdf).

LAUGARREN TITULUA

Zerbitzuaren antolakuntzari buruz

I. KAPITULUA

Zerbitzuaren antolakuntzari buruzko arau orokorrak

13. artikulua.-Zerbitzuaren antolakuntzari buruzko arau orokorrak.

a) Zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat, Iruñerriko Mankomunitateak bere egiten ditu honako gaitasun hauek: mugikortasun zerbitzu egoki bat bermatzeko gutxieneko mailak ezartzekoa, eta zerbitzuaren ustiapen mota jakin bat inposatzekoa -denborazkoa zein espaziozkoa-, titularren beraien eta beren elkarte profesionalen zerbitzu-emate antolatuan gabeziak edo akatsak antzematen badira.

b) Lizentzia kopuru txiki bati eragiten dioten zerbitzu-antolaketak eta/edo aurreikusteko moduko aldaketak maiz izaten dituztenak mankomunitateburuaren ebazpen baten bidez zehaztu ahal izanen dira.

XEDPEN IRAGANKOR BAKARRA

Ordenantza honetako hirugarren tituluan dagoen korporazio irudi berria aplikatuko da hark indarra hartu eta hurrengo sei hilabeteetan. Nolanahi ere, Iruñerrian taxi zerbitzu bateratua emateko lurralde eremuan taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren lehen xedapen iragankorrean aurreikusitakoak aginduko du.

Dena dela, ibilgailuetan publizitatea sartzeko, edozein dela ere ibilgailu mota, beharrezkoa da irudi aldaketa egin izana, ordenantza honetako III. tituluan aurreikusitakoarekin bat.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: L1002435