26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Oihan enkantea

Zubietako Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendua:

-Lote bakarra Usategieta parajean, 596 pago, larizio pinu, altzifre, alertze eta douglas, 783,60 metro kubiko zur eta 129,20 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa 22.281,00 euro.

Enkantea arautzen duten baldintza-agiria interesdunen eskura dago Zubietako Udaletxeko idazkaritzan eta proposamenak toki berean aurkeztuko dira.

Proposamenak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeigarren egun naturaleko goizeko 11etan bukatuko da.

Enkantea aipatutako egunaren ondoko egun baliodunean eginen da, arratsaldeko 13:00etan.

Proposamen eredua

Izen-abizenak ...................... adinez nagusia, NAN zenbakia .................., helbidea .................. (herria, kalea, prob.), Telefono zenbakia ..............., ezaguturik Zubietako Udalak enkantea egin behar duela ....................... zuhaitz esleitzeko, ............................ metro kubiko zur eta ..................egurra egiten baitute, eta ezaguturik halaber esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke .................... euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

Zubietan, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1002352