26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Lehen aldaketa, Zorupean, zoruan eta hegalkinean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen okupazioa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2010eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

Lehen aldaketa hasiera batean onestea Zorupean, zoruan eta hegalkinean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen okupazioa arautzen duen udal ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea Deierriko Udalaren bulegoetan, (Aritzalako Kale Berria, 22) aztertzen ahalko da, bulego orduetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Deierrin, 2008ko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L1002206