26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Datu pertsonalen fitxategien sorrera. Onespena

Udalak, 2010eko urtarrilaren 29an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hau onetsi zuen:

Administrazio Publikoen ardura da datu pertsonalen fixategiak sortu, aldatu eta kentzeari dagokion guztia. Datuen Babesari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabaki da:

1.-Datu pertsonalen fitxategi hauek sortzea:

-Agirien sarrera-irteeren erregistroaren kudeaketa.

-Giza baliabideen, nominen, kontratuen, gizarte segurantzaren, langileen prestakuntzaren eta curriculumen kudeaketa.

-Zakurrak eta arriskugarri izan daitezkeen animaliak dituztenen erregistroa.

-Izatezko bikoteak eta ezkontza zibilak.

-Udal erroldaren kudeaketa.

-Kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitate arlokoa.

-Pertsonen kudeaketa.

-Datu fiskalak.

-Administrazio espedienteak.

-Gazte Zentroa / ludotekak.

2.-Fitxategien arduradunak behar diren neurriak hartuko ditu diren datu pertsonal automatizatu eta ez automatizatuak, zertarako bildu ziren, horrexetarako erabil daitezen. Fitxategiak deskribatzean zehazten dira xede horiek.

3.-Fitxategi informatizatuek ukitutako pertsonek Deierriko Udalaren aitzinean erabil dezakete datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko duten eskubidea, bidezko denean.

4.-Aipatu fitxategietan diren datuen tratamendu eta zainketan, Datuen Babesari buruzko Lege Organikoari jarraikiz jokatuko da.

5.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Datuen Babesari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarritako ondorioei dagokienez.

Deierrin, 2008ko otsailaren 4an.-Alkatea, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L1002170