26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Behin betiko likidazioaren kontua. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2010eko otsailaren 5ean, Vianako PDC-1 kostuak banatzeko proiektuaren behin betiko likidazioaren kontua hasiera batean onesten duena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2010eko otsailaren 8an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1002415