26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

2009ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2010eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta urtarrilaren 20an argitaratu zen, 2010eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da eta, 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betiko onetsi dela ematen da aditzera. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 63.652,00.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 1.000,00.

3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 6.475,00.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 67.121,00.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 9.720,00.

Diru-sarrerak, guztira: 147.968,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 14.050,00.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 53.981,00.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 15.460,00.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 40.242,00.

9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 24.235,00.

Gastuak, guztira: 147.968,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Utergan, 2010eko otsailaren 8an.-Alkatea, Pedro Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1002463