26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Erdi mailako teknikari (B maila) izateko lanpostuak.
Izendapen proposamena

Tuterako Udalaren zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu huts, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta (2009ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa), bidezkoa da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak igorritako proposamena, hain zuzen ere eta ordena honetan, ondoko izangai hauek izendatzeko: Silvia Sánchez Fernández, Jesús Zubieta Mozaz (igoera txanda) eta María Eugenia Enériz Salvatierra (txanda irekia).

Interesdunek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarpen honetatik aitzina, Tuterako Udaletxean deialdiaren 9.2 oinarrian agertzen den dokumentazioa aurkezteko.

Tuteran, 2010eko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1002337