26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako industria bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientearen zenbakia: (000119/2010). Eskatzailea: Berlin Biotecnologia, S.L. Jarduera: pentsuak eta ongarriak ontziratu eta nahastea (ezartzea). Tokia: País Vasco karrika, 13.12 lurzatia, Las Labradas industrialdean.

Tuteran, 2010eko otsailaren 5ean.-Zinegotzi eskuordea, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L1002207