26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. LEAD ERA programa europarrean parte hartzeko epeak irekitzea.

LEAD ERA programa europarrean parte hartzeko epeak ireki direla iragartzen da. Nazioarteko lankidetzako I+G+B proiektuak finantzatzeko programa, merkatu liderren ekimen europarrean oinarritua.

Helburua:

LEAD ERA programa bideratuta dago Nafarroan 2011-2012 aldian I+G+Bko jarduerak egiten ari diren edo egitea aurreikusten duten enpresei, betiere Europako Batzordeak lehentasunezko interesa izateagatik hautatu eta "Merkatu liderrak" deitu dituen 6 gaietakoren bati buruzkoak badira jarduera horiek (renewable energies, sustainable construction, e-health, bio-based-products, recycling, protective textiles).

Zentro teknologikoek, unibertsitateek eta aholkularitza enpresek programa honetan parte hartzen ahalko dute, baldin eta aurkeztutako proiektuan gutxienez bi enpresak parte hartzen badute eta horietako bat atzerrikoa bada eta proiektuaren lurralde eremuaren barrenean badago.

Aurkezteko epea:

Eskaerak eta memoria teknikoak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 15eko 17:00ak arte egonen da irekita.

Parte hartzeko baldintzak eta finantzaketa:

Parte hartzeko baldintzak eta hasierako eskaera egiteko inprimakiak proiektuaren web gunean begiratu eta jaso daitezke (http://www.leadera.net).

Sortzen diren eskualde arteko lankidetza proiektuetan parte hartzen duten bazkide nafarren finantzaketa azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuari jarraikiz eginen da. Dekretu horrek ikerkuntza eta garapenari eta berrikuntzari laguntzak emateko araubidea onesten du. (2000ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa). http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/2896/Ayudas-a-proyectos-de-investigacion-desarrollo-e-innovacion-(I-D-i)#normativa.

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Enpresa Zuzendaritza Nagusia.

Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzua.

Tomás Caballero parkea, 1-4. solairua.

Tel.: 848 42 76 58.

Iruñean, 2010eko otsailaren 15ean.-Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Muguerza Eraso.

Iragarkiaren kodea: F1002801