26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Santsolgo Udalaren datu pertsonaleko fitxategien zerrenda

Udal honek, 2009ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu du gai zerrendari jarraikiz:

Udalak 2009ko azaroaren 12ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi zen ondotik aipatzen diren datu pertsonaleko fitxategiak sortzea. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatuarekin bat, fitxategi horiek argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Fitxategia: Biztanleen errolda.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Erroldaren eskatzaileen datu pertsonalak biltzen dituen fitxategia, Udalaren kudeaketarako beharrezkoak direnak.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: udal errolda eta hautesleen errolda kudeatzea. Bai eta helburu historiko, zientifiko eta estadistikoak.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: herritarrak eta egoiliarrak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa, NANen fotokopia.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibila, familiaren datuak, nazionalitatea, sexua, sorteguna, adina, sorlekua.

-Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza eta titulazioak, titulazio maila.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: partez automatizatua (mistoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ezartzen dituen lagapenak.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Santsol, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: oinarrizko mailakoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Fitxategia: udal zergak kudeatzea.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Udalaren zergak kudeatzeko behar diren datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: udal zerga eta tasen kobrantza kudeatzea, kudeaketa ekonomikoa, kontabilitateari dagokiona eta fiskala, bai eta kobrantza eta ordainketen kudeaketa ere.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: udalerriko biztanleak edo enpresak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria, beste pertsona fisikoak eta administrazio publikoak.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa, NANen fotokopia.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibila, familiaren datuak, sorteguna eta sorlekua, adina, sexua eta herritartasuna.

-Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak: bankuko datuak.

-Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak: ukituek emandako ondasun eta zerbitzuak, ukituak jasotako ondasun eta zerbitzuak, finantza-transakzioak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: partez automatizatua (mistoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: Zerga Administrazioa.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Santsol, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: erdi mailakoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Fitxategia: udal lizentzia eta espedienteak.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: udal lizentzia eta espedienteak eskatzen dituztenen datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: Udalaren espedienteen kudeaketa eta udal lizentzien tramitazioa, administrazio kudeaketa, bai eta kobrantza eta ordainketena ere.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: Udalaren lizentzien eskatzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa.

-Merkataritza arloko datuak: jarduerak eta negozioak, merkataritza lizentziak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: partez automatizatua (mistoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: aplikatzekoa den nazio nahiz autonomia mailako legeetan ezarritako lagapenak.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: oinarrizko mailakoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Fitxategia: Kultura eta kirol arloko jarduerak.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Santsolgo Udalaren kultura eta kirol arloko jardueretan parte hartzen dutenen datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: kudeaketa administratiboa eta kultur jardueren nahiz elkarteen jardueren kudeaketa.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: eskatzaileak, onuradunak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Administrazio publikoak.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa, irudia/ahotsa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: nazionalitatea, sexua, sorteguna, adina, sorlekua, ezaugarri fisiko/antropometrikoak.

-Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: bazkide txartela.

-Babes berezia duten bertze datu batzuk: Osasuna.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: partez automatizatua (mistoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: Ez da halakorik eginen

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila handikoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Fitxategia: Erregistro Orokorrean.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Udalaren erregistro orokorreko datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: Udaleko erregistro orokorra kudeatzea, kudeaketa administratiboa.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: eskatzaileak eta baita Udalarekin edozein kudeaketa egiten duten biztanle edo enpresak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Administrazio publikoak.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-abizenak, N.A.N./I.F.Z., helbidea, telefonoa, burutu nahi den kudeaketaren deskripzio laburra.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: partez automatizatua (mistoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: arlo horretan eskumena duen administrazio publikoa.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: oinarrizko mailakoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Fitxategia: Kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitate arlokoa.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Udalaren ekonomia eta kontabilitate arloko kudeaketarako datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: Udalaren kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitate arlokoa. Kudeaketa fiskala, administratiboa eta fakturazioarena, hornitzaileen kudeaketa baita kobrantza eta ordainketa arlokoa ere.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: bezero eta erabiltzaileak, hornitzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Beste pertsona fisiko batzuk. Administrazio publikoak.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: Nazionalitatea.

-Merkataritza arloko datuak: jarduerak eta negozioak, merkataritza lizentziak eta udalerriak jasotako zerbitzuak eta emandakoak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak: Bankuko datuak.

-Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak: ukituak emandako ondasun eta zerbitzuak, ukituak jasotako ondasun eta zerbitzuak, konpentsazioak/kalteordainak.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: partez automatizatua (mistoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: Zerga Administrazioa, banketxeak, aseguru etxeak, arlo horretan eskumena duen administrazio publikoa.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: oinarrizko mailakoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Fitxategia: Nominak eta langileak.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Udaleko langileen datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: Udaleko langileen eta nominen kudeaketa, langileen prestakuntza.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: enplegatuak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria. Administrazio publikoak.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN/IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, mutualitatea, helbidea, telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: familiaren datuak, nazionalitatea, sexua, sorteguna, adina, sorlekua.

-Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak: prestakuntza eta titulazioak, lan esperientzia.

-Enpleguaren xehetasunak: lanpostuak, eskala, gradua, lanbide kategoria.

-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak. diru-sarrerak, errentak, bankuko datuak, nominetako datu ekonomikoak, kredituak, maileguak eta abalak.

-Babes berezia duten bertze datu batzuk: Osasuna.

f) Tratamendurako erabilitako sistema: partez automatizatua (mistoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: gizarte segurantzako erakundea, Zerga Administrazioa, banketxeak, aseguru etxeak, arlo horretan eskumena duen administrazio publikoa.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila handikoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Fitxategia: Izatezko bikoteen erregistroa.

a) Fitxategiaren izena eta deskripzioa: Izatezko bikoteen Santsolgo Udalaren erregistroa kudeatzeko behar diren datu pertsonalen fitxategia.

b) Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak: Izatezko bikoteen erregistroaren kudeaketa.

c) Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak: eskatzaileak.

d) Datu pertsonalak biltzeko prozedura: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa:

-Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN/IFZ, helbidea, telefonoa.

-Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibila, nazionalitatea, sexua, sorteguna, sorlekua.

-Babes berezia duten bertze datu batzuk: bizi sexuala

f) Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatu gabea (eskuzkoa).

g) Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, bertze herrialde batzuendako aurreikusten diren datuen eskualdaketak: erregistro publikoak.

h) Fitxategiaren ardura duen organoa: Santsolgo Udala.

i) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Santsolgo Udala, Barrio Nuevo kalea, 2, 31220, Nafarroa.

j) Segurtasun neurriak, haien maila zehaztuta: maila handikoak. Maila horri dagozkionak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Santsolen, 2010eko urtarrilaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1002350