26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2010eko otsailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UC-9 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Angel Nuín Ilzarbe jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Jaitzen, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1002360