26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Aldaketa Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren 5. artikuluan. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren 5. artikuluan. 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 30ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan:

Pitillasen, 2010eko otsailaren 18an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Aldaketa Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren 5. artikuluan

" 5. artikulua. Instalazioak erabiltzeko ondoko tarifa aplikatuko da:

a) Udako igeriketa ikastaroak. Gutienez 22 orduko ikastaroak: 25 euro/laguna/ikastaroa.

b) Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeko takilla publikoa.

1.-Sarrerak:

0tik 7 urte bitarte. Lanegunetan: 1,50 euro. Jaiegunetan: 2,10 euro.

7tik 14 urte bitarte. Lanegunetan: 2,10 euro. Jaiegunetan: 2,40 euro.

14tik 65 urte bitarte. Lanegunetan: 3,30 euro. Jaiegunetan: 4,50 euro.

65 urtetik goiti. Lanegunetan: 2,10 euro. Jaiegunetan: 2,40 euro.

2.-Abonamenduak:

0tik 7 urte bitarte. Denboraldia: 10 euro. Hilabetekoa: 8 euro.

7tik 14 urte bitarte. Denboraldia: 33 euro. Hilabetekoa: 30 euro.

14tik 65 urte bitarte. Denboraldia: 60 euro. Hilabetekoa: 57 euro.

65 urtetik goiti. Denboraldia: 33 euro. Hilabetekoa: 30 euro.

Guraso edo aitatxi-amatxiak (batzuk nahiz bertzeak) edo judizioz deklaraturiko guraso-boteretza duena abonatuak badira, 0tik 7 urte bitarteko adin tikikoak dohainik sartzen ahalko dira.

c) Kirol pistak alokatzea.

-Argia, ordubete: 3 euro.

d) Padel pistak:

-Alokairua, 2 euro.

-Argiak, 2 euro.

Iragarkiaren kodea: L1002348