26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

378/2010 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, turismoko jardueretako ofizial izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 23an emandako 11/2009 Ebazpenaren bidez, turismoko jardueretako ofizial izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.

Hautapen prozesua bukatuta eta behar den informazioa jasota, bidezko da sarrerako hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiei eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, bederatzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Turismoko jardueretako ofizial izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara ematea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenek Goi Batxilergoko, bigarren mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo baliokidetzat jo den tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiria Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Ebazpen honetan eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", Enplegu Publikoa") eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Turismoko jardueretako ofizialen sarrerako hautapen
prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak
(NAPIko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 23an emandako
11/2009 Ebazpenaren bidez egindako deialdia)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

BETELU ALDAZ, AMAGOIA

63,09

PÉREZ LOZANO, VERÓNICA

56,41

II. ERANSKINA

Turismoko jardueretako ofizialen oposizioko
azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaiak
(NAPIko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 23an emandako
11/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozesua)

IZEN-DEITURAK

PUNTUAZIOA

PINILLOS URRA, NEKANE

45,33

IRAÑETA VELASCO, SONIA

38,64

FERNÁNDEZ UGARTE, ANA ISABEL

37,77

Iragarkiaren kodea: F1002905