26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

21/2010 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko esparruari dagozkion lanpostuen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Lanpostu horiek eskaintzen zaizkie Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko probak gainditu dituztenei. Lanpostuak, barne igoerako txandakoak, Justiziako zuzendari nagusiak deitu zituen azaroaren 13ko 310/2008 Ebazpenaren bidez.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko edo igotzeko hautapen prozesuetarako oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Agindua 2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Agindu horren hamabosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat, honako hau ebatzi da:

Lehena.-Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan bete gabe dauden lanpostuen zerrenda (I. eranskina) jendaurrean jartzea. Lanpostu horiek Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkie, Justiziako zuzendari nagusiak azaroaren 13ko 310/2008 Ebazpenaren bidez dei eginda.

Bigarrena.-Esparru horretako izangaien destino eskabideak Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Juridiko Administratibora igorriko dira (Iratxeko Monasterioa, 22; 31011 Iruña), hamar egun naturaleko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.-Eskabideak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibideen arabera:

Eskabide ereduko zerrendan gehienez ere 12 lanpostu jar daitezke, organoa, herria eta probintzia zehaztuta.

Destinoak hurrenkera honetan esleituko dira:

1. Auzitegi Gorena eta Organo Zentralak.

2. Justiziako Auzitegi Nagusiak.

3. Probintzia Auzitegiak.

4. Fiskaltzak.

5. Lege Medikuntzaren institutuak.

6. Dekanotzak eta guztiendako zerbitzuak.

7. Instrukzioko epaitegiak.

8. Zigor arloko epaitegiak.

9. Espetxeratuen zaintzako epaitegiak.

10. Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

11. Lehen auzialdiko epaitegiak.

12. Merkataritza arloko epaitegiak.

13. Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

14. Lan arloko epaitegiak.

15. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

16. Adingabeen epaitegiak.

17. Bake epaitegiak.

Laugarrena.-Hautaketa ikastaroa eta praktikaldia bukatu eta horien puntuazioa oposizio-lehiaketa faseko puntuazioei batu ondoren, esleipena eginen da, hautapen prozesu guztian lortutako hurrenkeraren arabera.

Bosgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea behin bukatuta, izangaiek ezin izanen dute hura aldatu edo baliogabetu.

Seigarrena.-Lanpostuaren eskabiderik egin ezean edo eskatutako lanposturik egokitu ezean, esleitu gabe dauden lanpostuetako bat emanen zaio, eta nahitaez onartu beharko du.

Zazpigarrena.-Esleitutako destinoa nahitaez onartu beharko da, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko hautaprobetan lortutako puntuazio ordenaren arabera.

Zortzigarrena.-Esleitutako destinoek behin betiko izaera izanen dute, lehiaketa bidez lortutakoek bezala ondorio guztietarako. Lehiaketan ezin izanen dute parte hartu behin betiko destinoa esleitzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoa hartuko da kontuan.

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2010eko otsailaren 1ean.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

Izapidetza kidegorako barne igoerako lanpostu bete gabeak

Nafarroako Foru Komunitatea.

LANPOSTUA

HERRIA

PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSEN KOP.

1. auzialdiko 4. epategia

Iruña

Nafarroa

2

1. auzialdiko 5. epategia

Iruña

Nafarroa

1

Zigor arloko 1. epaitegia

Iruña

Nafarroa

3

Zigor arloko 3. epaitegia

Iruña

Nafarroa

1

Instrukzioko 5. epaitegia

Iruña

Nafarroa

2

Lehen auzialdiko eta instrukzioko 1. epaitegia

Agoitz

Nafarroa

1

Lehen auzialdiko eta instrukzioko 1. epaitegia

Lizarra

Nafarroa

1

Lehen auzialdiko eta instrukzioko 2. epaitegia

Lizarra

Nafarroa

1

II. ERANSKINA

Azaroaren 13ko 310/2008 Ebazpenaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten izangaien destino eskaera, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko

Barne igoerako txanda.

IFZ: ............ Lehen deitura: .................................... Bigarren deitura: ....................................................... Izena: ...................................................................................

Hautapen prozesuko ordena zenbakia

Harremanetarako telefonoa:

Hautaprobak zer lurralde esparrutan egin zituen:

Destinoa, lehentasun ordenaren arabera (ikus lanpostu deialdia)

LANTOKIA

Ordena

zk.

Organoa

Herria

Probintzia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

.................(e)n, 2010eko ............aren ....(e)an.

Iragarkiaren kodea: F1002021