2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2009ko abenduaren 18ko 12:00etan aurkeztu direla "Asociación de Comerciantes, Empresarios y Profesionales de Falces (ACOFAL)" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Juan Alberto Soto Alfaro jauna (Soto Alfaro Electricidad) eta Blanca Guembe Bailos andrea (Carnicería Aranda).

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek horri buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0928742