2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-EXT-1015

2009ko irailaren 8an ofizioz abiarazi zen gero adieraziko diren ezaugarriak dituen aprobetxamendu eskubidea azkentzeari buruzko ondoko espedientea; aprobetxamendua desagertua da; izan ere, zegoen lekuan hirigintza-aldaketak egin dira, erakunde honen 2008ko abenduaren 18ko ebazpenean ezarritakoaren arabera (2004-T-55 espedientea).

Ezaugarriak:

Abiapuntuko jabea: Rosa María Goizueta Lavin.

Xedea: Ureztaketarako ur aprobetxamendu baten azkentzea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: Las Luchas.

Udalerria: Azkoien (Nafarroa).

Kontsumo gehieneko hilabeteko ur-emanaren batez bestekoa: 4,07.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioaren 1992ko irailaren 25eko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroaren C Ataleko 10. liburukiko 23 orrialdea.

Ez dago jasorik aprobetxamenduari eragiten dion zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2009ko azaroaren 23an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E0928264