2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/3427/2009 Agindua, abenduaren 4koa,
Justizia Administrazioko Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda
argitara ematen duena

Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen probetako oposizio eta lehiaketa faseak amaiturik (azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez deituak, azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak), epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda igorri du.

Hortaz, uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduaren hamalaugarren oinarrian (abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren 6.5 oinarrian xedatutakoarekin bat (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), ministerio honek hauxe erabaki du:

Lehendabizikoa.-Hautapen probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda agindu honen III. eranskinean dago.

Bigarrena.-Agindu hau "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean, II. eranskin horretan ageri diren izangaiek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute ministerio honen erregistro orokorrean, Madrileko Manzana kaleko 2an (28015 posta kodea):

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia.

b) Batxilergoko tituluaren edo baliokidearen fotokopia, deialdiaren aginduaren 3. oinarrian xedatutakoarekin bat. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa frogatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

c) Zinpeko aitorpena, hauxe dioena, alegia, izangaiak bateraezintasunik ez duela, ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko desgaitua diziplina edo epai bidez, eta ez dela administrazio publikoen zerbitzuko ezein kidegotatik diziplina prozedura bitartez bereizia izan, non ez den birgaitua izan.(I. eranskina)).

d) Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagozkion eginkizunetan aritzea galarazten dioen eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duen ziurtagiri medikoa, interesatuari dagokion Gizarte Segurantzako Medikuntza Orokorreko sendagileak luzatua.

100eko 33eko ezgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek Osasun eta Gizarte Politikaren Ministerioko organo eskudunek edo kasuan kasuko autonomia erkidegokoek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, ezgaitasun hori dutela eta Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan bete beharreko eginkizunekin bateragarria dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dutenen kasuan.

e) Aurrekari penalei buruzko ziurtagiria Justiziako Estatu Idazkaritzak ofizioz aurkeztuko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. artikuluko f) letran xedaturikoarekin bat.

f) Justizia Administrazioan jarduneko egoera administratiboan dauden izangaiek ez dituzte frogatu beharko hautapen prozesuan frogatutako baldintzak, eta soilik aurkeztu beharko dituzte batxilergoko tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua, deialdiko aginduaren 3. oinarrian xedatutakoarekin bat, eta I. eta II. eranskinetako zinpeko aitorpenak.

Izangaiak frogatzen badu ez duela agiriak aurkezterik, zuzenbidearen arabera onartzeko modukoa den edozein bide erabiliz frogatu dezake deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela.

Dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkezten ez dutenak, ezinbesteko kasuetan salbu, edo dokumentazioa aztertu ondoren, ezarritako baldintzaren bat betetzen ez dutenak ezin izanen dira praktiketako funtzionario izendatu eta haien jarduketak baliorik gabe geldituko dira, hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzea baztertu gabe.

Hirugarrena.-Aurreko dokumentazioarekin batera izangaiek idazki bat aurkeztuko dute, honakoak zehaztuta: Izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, zein kidegotan sartuko diren, lurralde-eremua, lortutako hurrenkera zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia, bakoitzaren agirien azterketa errazteko.

Laugarrena.-Agindu honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, aukerakoa, departamentu honetan, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien epaitegi zentraletan, bi hilabeteko epean. Kasu batean nahiz bestean epea "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen.

Madrilen, 2009ko abenduaren 4an. Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Caridad Hernández García.

I. ERANSKINA

................................ jaunak/andreak (helbidea: ..............................; adina: ....................., nortasun agiri nazionalaren zenbakia ............................), Izapide Prozesal edo Administratiboaren Kidego edo Eskalako funtzionario izendatua izatearen ondorioetarako, zin egin edo hitz ematen du ez dela ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko, eta xedapen organikoetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunik ez duela.

.................................n, 20....ko .........................(e)an.

Adierazpenaren egilea,

II. ERANSKINA

................................ jaunak/andreak (helbidea: .............................; adina: ................................, nortasun agiri nazionalaren zenbakia ............................), Izapide Prozesal edo Administratiboaren Kidego edo Eskalako funtzionario izendatua izatearen ondorioetarako, zin egin edo hitz ematen du data honetan jardunean dagoela eta azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesuan parte hartzeko baldintza guztiak, lehendik frogatuak, oraindik ere betetzen dituela (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

.................................n, 20....ko .........................(e)an.

Adierazpenaren egilea,

III. ERANSKINA

Azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez Justizia Administrazioko Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda, oposizioaren, merezimenduen lehiaketaren eta autonomia erkidegoko hizkuntzaren eta foru zuzenbidearen proben behin betiko balorazioekin

HURRENKERA ZENBAKIA

NAN

IZEN-DEITURAK

1. ARIKETAREN
NOTA

2. ARIKETAREN
NOTA

OPOSIZIOA,
GUZTIRA

LEHIAKETA,
GUZTIRA

OPOSIZIOKO AMAIERAKO NOTA

NAFARROA

1

33423680

ITULAIN URRUTIA, SARA

73,00

76,23

149,23

38,36

187,59

2

16591503

SALAZAR HERCE, MARIA SUSANA

74,50

69,28

143,78

36,28

180,06

3

33441802

ROS SANZ, MARIA EUGENIA

70,50

55,60

126,10

35,06

161,16

E0928967

Iragarkiaren kodea: E0928967