2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Ordenantza fiskalak eta karga tasak 2010erako.
Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2010ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2010ean aplikatuko diren tarifen gainekoa, eta urte horretarako kontribuzioen igorpenak.

Iragarkia 2009ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 21ean, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu dira ordenantzetako aldaketak eta 2010ean aplikatuko diren tarifak. Argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

1. Ordenantzak eta 2010erako tarifa eta igorpenak ondotik zehazten dira. 2009ko ekitaldiko kuoten gainean %1,5eko igoera aurreikusi da, oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Horren ondorioa honako hau da: Landazaintza, 7,1312 euro/erregua, hau da 0,4457 euro/almutea. Kalez kaleko saltzaileak, 6,40 euro/saltokia/eguna. Ostatuetako terrazak, 235,48 euro/urtea. Faxa erabiltzea, 0,40 euro/orria Nafarroara; 0,78 euro/orria Espainaren gainerakora; eta 1,57 euro/orria atzerrira. Eremu publikoa obrako materialekin okupatzea, 0,64 euro/eguna; fotokopiak egitea, 0,14 euro bakoitza, 50 bitarte, eta 0,10 euro bakoitza, 50etik goiti; EIOZa igortzeko portzentajea, %4. Lurzatien zedulak, 2,18 euro bakoitza. Hilerriko kontzesioak: horma-hilobian, 700 euro; hilobi arruntean. 210 euro, eta hilobi bikoitzean, 863 euro. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera.

2010ean beren horretan utziko dira 2009an hirilurraren balio igoeraren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko aplikatutako portzentajeak, 3,00/3,00/2,90/2,90 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko denbora tarteetarako; tasa, berriz, %12.

2. Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

3. Tasak:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3168.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: %40.

4. Aldaketa horiek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Tulebrasen, 2009ko abenduaren 2an.-Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0927784