2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2009ko abenduaren 21ean egin bilkuran, 2010eko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0928831