2. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2009ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta erakunde autonomoak diren Solidaridad egoitza mistoaren eta Udalaren Musika Eskolaren eranskinak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2009ko abenduaren 22an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0928830