118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

1245/2009 jabari-espedientea

Nuria Creus Portasek, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1245/2009 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, María Luz Jiménez Buñuelek, Filomena Jiménez Buñuelek eta Julia Jiménez Buñuelek eskaturik, ondoko finka honen segidako traktua berriro hasteko zuzenketaren gainekoa:

Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 726 zenbakiko finka, 48. liburukiaren (Tuterako 11. liburua) 194. orrian inskribatua. Idufir: 31018000832828. Hona hemen deskripzioa:

Landa finka.-Lurrezko hesiz itxitako baratzea, Tuterako mugapean, Campo de Grisera alderdian. Mugakideak: iparraldean Esparzatarren etxea eta eltzetegia; hegoaldean eta ekialdean abelbidea eta bide publikoa; eta mendebaldean, Badostainena izandako baratzearen barneko kalexka. Gutxi gorabehera erregu bateko azalera du.

Baratzearen zati batean lau etxe eraiki ziren eta baratzetik erregu erdi inguru lur geratu zen. Etxeak finka berri eta independente bilakatu ziren, 727, 728, 729 eta 730 zenbakiekin, 48. liburukiaren (Tuterako 11. liburua) 196., 198., 200. eta 202. orrietan.

Gaur egun erregistroan ageri den jabea José María Castillo Irurtia jauna da, ezkondua. Finka José Fausto de Guirior y Arteta jaunari erosi zion. Erosketaren eskritura Tuteran egiletsi zen 1844ko abuztuaren 6an, Francisco de Sales Belaunza eskribauaren aurrean, eta 1865eko otsailaren 25ean inskribatu zen. Hala dio lehenbiziko inskripzioak.

Finkaren inskripzio hori gaur egun indarra duen jabari-inskripzioa da, eta ez du zamarik.

Jiménez Buñuel ahizpek eskatu dute finka horren segidako traktua berriro has dadila beren jabetzako finka baten barnean dagoen 177,96 m²-ko zatiari dagokionez. Beren finka hori 730 zenbakiko finka eta beste bat elkartuta osatu da, eta hauxe da:

Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 44.538 zenbakiko finka (3501. liburukia, 1014. liburua, 114. orria), lehenbiziko inskripzioan honela deskribatzen dena:

Hiri finka, aurrean patio estali gabea duen etxea, Tuterako Juan Antonio Fernández kaleko 34an; 206,80 m²-ko eremua hartzen du, baina tituluen eta katastroaren arabera 384,76 m²-ko azalera du. Mugak: aurrean, bere helbideko kalea; sartu eta eskuinean, 1326. lurzatia edo Eza kaleko hamargarrena, 1325. lurzatia edo Eza kaleko hamabigarrena eta J.A. Fernández kaleko hogeita hamabigarrena; ezkerrean, 1886. lurzatia, Tuterako Udalarena, eta 2329. lurzatia, Fuentes Arcilla S.L.rena; eta hondoan, 1327. lurzatia edo Eza kaleko zortzigarrena.

3. poligonoko 1324. lurzatia da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatu gabeei eta José María Castillo Irurtia jaunaren jaraunsle edo kausadun aipatu gabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2010eko uztailaren 30ean.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1015398