118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 675/2010 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitegia: Tuterako (Nafarroa) Lehen Auzialdiko 3. Epaitegia. Pablo Sarasate, 4.

Gaia: 675/2010 hitzezko judizioa (diru erreklamazioa, kontratuzko erantzukizunagatik).

149/2010 epaia. Tuteran, 2010eko irailaren 15ean.

Nik, Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 675/2010 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut eta ondoren azaltzen den epaia eman dut. Forjados Orgues, S.L. enpresak sustatu du auzia, Javier Martínez González auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatuta eta Juan José Huerta Chueca legelari jaunak lagunduta, diru kopuru bat eta kontratua ez betetzeagatiko erantzukizuna erreklamatzeko, auzi-ihesean dagoen José Ramón Bikuña Serrano jaunaren aurka.

Epaitza:

Osorik baiesten da Forjados Orgues, S.L. enpresak, kontratuzko erantzukizuna dela-eta, José Ramón Bikuña Serrano jaunaren aurka jarri duen demanda, eta alderdi demandatua kondenatzen da, kontratua ez betetzeagatik, 5.928,89 euro (bost mila bederatziehun eta hogeita zortzi euro eta laurogeita bederatzi zentimo) ordaintzera, gehi erreklamazio judizialaren egunetik, hots, 2010eko ekainaren 3tik, sortutako legezko interesak, eta epai honen egunetik aurrera sortzen direnak, hauei bi puntu gehituta. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Epai hau behar bezala jaso eta gordeko da epaitegi honetako epaien liburuan, fede-emaile publikoaren zaintzapean, eta hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie jatorrizko autoei, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta bost eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela epaitegi honi zuzendua, eta horretarako aldez aurretik gordailua egin behar dela epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian ezarri bezala (azaroaren 3ko 1/2009 Legeak egindako erreformaren ondoren). Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki eta agintzen dut nik, Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak.

Eta José Ramón Bikuña Serranori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko irailaren 15ean.-Idazkari judiziala, Elías Marchite Lorente.

Iragarkiaren kodea: J1015451