118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 980/2010 jabari-espedientea

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Elena Madurga Beltránek eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 980/2010 espedientearen prozedura bideratzen ari da finka hau inmatrikulatzeko:

Beheko solairua eta goiko solairu bat dituen etxea, San Anton kaleko 19an (lehen 21ean). Muga hauek ditu: aurrean, bere helbideko kalea; sartu eta eskuinean, María Lavillaren etxea; ezkerrean, 17 zenbakia duen etxea, eta hondoan, Fermín Monrealena. Jabetza tituluan aipatzen ez bada ere, katastroaren arabera 81 m²-ko azalera du guztira, estalpean eta zerupean.

Katastroko titularra: Rosario Pilar Madurga Beltrán andrea.

Honen bidez, gaurko probidentzian erabakitakoa betez, dei egiten zaie katastroko eta erregistroko titularrei, gozamendunari, eskubide errealen titularrei, mugakideei (Buñuelgo Udala, María Lavilla eta Fermín Monreal), egitezko edukitzaileari, baita ondasunen jatorrizko jabeei, Antonio Madurga Zuecoren eta Julia Martínez Lasherasen kausadunei eta eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei ere, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera agertu ahal izan daitezen beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Tuteran, 2010eko irailaren 6an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1015375