118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 719/2009 demanda

Alejandro Anton Aznarrek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Carpintería Hnos. González Osta, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 719/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaia aztertu da eta zerbait argitu beharra antzeman da, jarraian azalduko den moduan.

Epaitza honela idatzita geratuko da hitzez hitz:

"Baiesten dut Alejandro Anton Aznarrek Carpintería Hnos. González Osta S.L.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez Carpintería Hnos. González Osta S.L. kondenatzen dut auzi-jartzaileari 11.312,10 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera".

Eta Carpintería Hnos. González Osta S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 13an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1015446