118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 12/2010 demanda

Amaya Remon Cirauquik eskaturik, Actividades Deportivas y de Salvamento Acuático (Adesa) enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 12/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Osorik baiesten dut Amaya Remon Cirauqui andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Actividades Deportivas y de Salvamento Acuático, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.170,36 euro garbi ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik -diru kopuru horrek %10eko berandutza-interesa sortuko du-, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala eta adieraz bekie, horrekin batera, haren kontra ezin dela errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Actividades Deportivas y de Salvamento Acuático, S.L. enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 17an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1015421