118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Epatze ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko
634/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko irailaren 20an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Elena Burguete Mira prokuradore andreak eskaturik Andrés Alejandro Arostegui Pintadoren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 634/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Andrés Alejandro Arostegui Pintado epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Claudia Andrea Sorozabal Velazquezen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Andrés Alejandro Arostegui Pintado legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1015458