118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

Iragarkia. Ondasun higiezinen enkantea (TVA-603)
(58/10 enkante-espedientea)

Tuterako Diru-bilketa Exekutiboko 3. Unitateko buruak.

Aditzera ematen du: María Carmen Calvo Álava zordunaren aurka, Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla-eta, nire ardurapeko unitate honetan instruitzen ari den premiamendu-espediente administratiboan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia zuzendariak honako hau eman du:

Probidentzia: aipatu zordunari ondasun higiezin batzuk enbargatu zaizkio bere aurka bideratu den premiamendu-prozedura administratiboan, eta 2010eko irailaren 15ean baimena eman zen ondasun horien enkantea egiteko. Horrenbestez, egin bedi enkantea 2010eko azaroaren 17ko 09:30ean, Iruñeko Oliveto kondearen etorbideko 7an, 5. solairuan, eta tramiteak eta enkantea bera egitean bete bitez Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 114. artikulutik 121.era bitartekoetan ezarritako arauak. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Erantsitako zerrendan adierazten da zeintzuk diren saldu beharreko ondasun enbargatuak eta enkanterako hasierako prezioa.

Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunari, hirugarren edukitzaileei eta, halakorik bada, hartzekodun hipotekario eta pignoratizioei, zordunaren ezkontideari eta jabekideei. Berariaz adieraziko zaie esleipenaren aurretik noiznahi askatzen ahal dituztela enbargatutako ondasunak, zorra osorik ordainduz, printzipala, errekargua, interesak eta prozedurako kostuak barne, eta hala eginez gero ondasunen enkantea bertan behera utziko dela."

Aurreko probidentzia hori betez, argitara ematen da iragarki hau eta honakoa ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1.-Besterendu behar diren ondasun enbargatuak eta enkantea hasteko prezioa enkante-probidentzian adierazitakoak dira.

2.-Lizitatzaileek espedientera ekarri diren jabetza tituluekin konformatu beharko dute eta ez dute eskubiderik izanen besterik eskatzeko; ondasunak Erregistroan inskribaturik ez badaude, esleipen eskritura behar adinako titulua izanen da inmatrikulazioa egiteko, Hipotekei buruzko Legearen 199. b) artikuluak xedatzen duen moduan; eta hala behar den gainerako kasuetan, lege horren VI. tituluak agintzen duen eran jokatu beharko dute, hala nahi badute.

3.-Lehentasunezko kargak, halakorik bada, bere horretan geldituko dira, eta errematearen prezioa ez da haiek iraungitzeko erabiliko.

4.-Posturak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ezarritako eredu ofizialean egin behar dira eta gutun-azal itxian aurkeztu. Aurkezteko epeak 2010eko azaroaren 16ko 14:00etara arte iraunen du. Eskaintza aurkeztearekin batera lizitatzaileek gordailua egin behar dute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egindako txeke adostu bat erantsiz eskaintza bakoitzari. Gordailuaren zenbatekoa enkantea hasteko prezioaren %25 izanen da.

5.-Enkantearen ekitaldian ahozko posturak egin ahalko dira, enkanterako hasierako prezioaren %75etik gorakoak, eta hori egiten dutenek berehala enkanterako hasierako prezioaren %30eko gordailua utzi beharko dute, ez badute aldez aurretik beste posturaren bat gutun-azal itxian aurkeztu eta zegokion gordailua egin.

6.-Ahozko postura batetik besterako igoera hasierako prezioaren %2 izanen da gutxienez.

7.-Esleipen-hartzaileak, esleipen egunaren ondoko bost egun balioduneko epean, esleipen prezioaren eta egindako gordailuaren arteko diferentzia ordaindu beharko du, dirua kontuan sartuz, edo txeke adostu bat eginez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean edo banku transferentzia eginez, eta bestela gordailua galduko du. Gainera, esleipena baliogabetzeak dakartzan galerak gordailuaren zenbatekoa baino handiagoak badira, erantzukizuna eskatu ahal izanen zaio.

8.-Ondasunak esleitu gabe daudelarik edozein momentutan zorra, interesak, errekarguak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira, enkantea bertan behera utziko da eta gordailututako txekeak itzuliko dira.

9.-Zordunak eskubidea du hirugarren bat izendatzeko, enkantearen ekitaldian egindako eskaintzak hobetu ditzan, gorago aipatutako Erregelamenduaren 120. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoarekin bat. Enkantearen egunetik aurrera hiru egun balioduneko epea izanen du hori egiteko.

10.-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahal izanen du esleipenaren ziurtagiria edo salmentaren eskritura publikoa ematen den arte, eta, betiere, 30 eguneko epea igaro baino lehen. Kasu horretan, enkantean jarritako ondasuna berari esleituko zaio, horren berri jakinaraziko zaie zordunari eta esleipen-hartzaileari, eta azken horri gordailua itzuliko zaio, baita prezioaren gainerako zatia ere, ordaindua badu.

11.-Esleitutako ondasunaren jabetza eskualdatzeko gastuak, tartean zergak eta erregistro gastuak, esleipen-hartzailearen kargura izanen dira betiere.

12.-Iragarki honen bidez jakinarazpena egiten zaie helbide ezagunik gabeko zordunei, legezko ondorio guztietarako.

13.-Enkantearen iragarki honetan berariaz xedatu ez den orotan, aipatutako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa beteko da.

Oharrak:

-Ediktu honen bidez, zordunari ez ezik Gizarte Segurantzaren eskubidea baino lehenagoko enbargo idatzoharren titularrei, jabekideei eta ezkontideari ere (Ángel Francisco Carrica Narvaiz) jakinarazpena egiten zaie legezko ondorio guztietarako, non diren jakiterik ez baitago edo kanpoan baitira.

-Gordailurako txekeen data postura aurkeztu baino bi egun lehenagokoa izanen da gehienez ere (Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 118.2 eta 22. artikuluak).

-Enkantea "E" letrako enbargo-idatzoharraren ondorioz eginen da.

-Jesús Barbero Yera jaunaren aldeko enbargoaren zenbatekoari buruzko informazioa (18/2008 exekuzio prozedura, Nafarroako Lan arloko 3. epaitegiak daramana) 2009ko maiatzaren 11koa da, eta BBVAren aldeko enbargoaren zenbatekoari buruzkoa, berriz, (651/2003 exekuzio prozedura, Tuterako Lehen Auzialdiko 2. epaitegiak daramana) 2009ko azaroaren 25ekoa, eta beraz baliteke geroztik handitu edo aldatu izana.

Jakinarazitako egintzak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Probintzia Zuzendaritzari zuzendua, interesdunak jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, hala xedatzen baitu 34. artikuluan Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak (ekainaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Errekurtsoa jarri arren, zorra ordaintzeko bermerik ematen ez bada premiamendu prozedura ez da etenen. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabetera, berariazko ebazpenik ez bada, errekurtsoa ezetsi dela ulertu ahal izanen da, horrela xedatzen baitu Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 46.1 artikuluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 115.2 artikuluari dagokionez. Hala jakinarazten da 30/1992 Legearen 42. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako.

Tuteran, 2010eko irailaren 20an.-Unitateko burua, Carlos Lambán Aranda.

ENKANTEAN JARTZEN DIREN ONDASUNEN ZERRENDA

Zorduna: Calvo Alava, María Carmen.

Finkaren zenbakia: 01.

Hiri finkaren datuak:

-Biltegi edo nabe industriala, Tuterako Cuesta de Loreto kaleko 21ean. 283 metro karratuko azalera du.

Erregistroko datuak:

-Erregistro zenbakia: Tuterako 1.a. 3.446. liburukia, 992. liburua, 48. orria, 12.778. finka.

Tasazioa: 190.453,34 euro.

Bere horretan iraun behar duten zamak:

-Nafarroako Lan arloko 3. epaitegia. Zama: enbargoa. Zenbatekoa: 953,00 euro.

-Tuterako Lehen Auzialdiko 2. epaitegia. Zama: enbargoa. Zenbatekoa: 607,61 euro.

Enkantea hasteko prezioa: 188.892,73 euro.

Iragarkiaren kodea: E1015521