118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

Iragarkia. Ondasun higigarrien enkantea (TVA-404)
(24/10 enkante-espedientea)

Iruñeko Diru-bilketa Exekutiboko 2. Unitateko buruak.

Aditzera ematen du: Área Paternain, S.A. zordunaren aurka, Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla-eta, nire ardurapeko unitate honetan instruitzen ari den premiamendu-espediente administratiboan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia zuzendariak honako hau eman du:

"Probidentzia: aipatu zordunari ondasun higigarri batzuk enbargatu zaizkio, Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako 2008ko martxoaren 7ko Ebazpenaren bidez eman zitzaion gerorapenaren berme zirenak, eta 2010eko abuztuaren 12an baimena eman zen ondasun horien enkantea egiteko. Horrenbestez, egin bedi enkantea 2010eko urriaren 20ko 09:30ean, Iruñeko Oliveto kondearen etorbideko 7an, 5. solairuan, eta tramiteak eta enkantea bera egitean bete bitez Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 114. artikulutik 121.era bitartekoetan ezarritako arauak. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Erantsitako zerrendan adierazten da zeintzuk diren saldu beharreko ondasun enbargatuak eta enkanterako hasierako prezioa.

Jakinaraz bekie probidentzia hau zordunari, hipotekatutako ondasunen gordailuzainari, ezkontideari, jabekideei, hartzekodun hipotekario eta pignoratizioei eta Gizarte Segurantzaren eskubidea baliatu baino lehenago egindako enbargo-idatzoharren titularrei. Berariaz adieraziko zaie esleipenaren aurretik noiznahi askatzen ahal dituztela enbargatutako ondasunak, zorra osorik ordainduz, printzipala, errekargua, interesak eta prozedurako kostuak barne, eta hala egiten badute ondasunen enkantea bertan behera utziko dela".

Aurreko probidentzia hori betez, argitara ematen da iragarki hau eta honakoa ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1.-Besterendu behar diren ondasunak eta enkanterako hasierako prezioa erantsitako zerrendan adierazitakoak dira, lotetan banatuta.

2.-Ondasunak Mikel Vidaurreta Azanzaren esku daude, gordailuzaina baita, eta ikusgai egonen dira Paternaingo industrialdean eta Berriobeitiko Sarrio Eremuan, 2010eko irailaren 20tik 2010eko urriaren 18ra arte, 09:00etatik 14:00etara. Ikustera joan aurretik eskaera egin behar zaio Diru-bilketa Exekutiboko Unitate jarduleari.

3.-Erregistro publikoetan inskribatzeko moduko ondasunak direnean, lizitatzaileek espedientera sartutako jabetza tituluekin konformatu beharko dute eta ez dute eskubiderik izanen besterik eskatzeko; ondasunak Erregistroan inskribaturik ez badaude, esleipen eskritura behar adinako titulua izanen da inmatrikulazioa egiteko, Hipotekei buruzko Legearen 199. b) artikuluak xedatzen duen moduan; eta hala behar den gainerako kasuetan, lege horretako VI. tituluak agintzen duen eran jokatu beharko dute, hala nahi badute.

4.-Lehentasunezko kargak, halakorik bada, bere horretan geldituko dira, eta errematearen prezioa ez da haiek iraungitzeko erabiliko.

5.-Posturak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ezarritako eredu ofizialean eginda eta gutun-azal itxian sartuta aurkeztu behar dira, eta 2010eko urriaren 19ko 14:00ak arteko epea dago aurkezteko.

Lizitatzaileek haien posturak gutun-azal itxietan aurkeztuko dituzte, ondasun bakoitzerako edo ondasunen lote bakoitzerako modu independentean. Kanpoaldean ondasun edo lote horren zenbakia adieraziko dute, eta barnealdean nortasun agiri nazionalaren kopia sartuko dute, edo, atzerritarrak izanez gero, identifikazio-agiriaren kopia eta noren ordezkari den frogatzeko agiriena, eta posturaren zenbatekoa ere bai, interesdunaren sinadurarekin batera.

Eskaintza aurkezten dutenean lizitatzaileek gordailua utzi behar dute, postura bakoitzari txeke adostu bat erantsiz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean egina. Horren zenbatekoa enkanterako hasierako prezioaren %25 izanen da beti.

6.-Enkantearen ekitaldian ahozko posturak egin ahalko dira, enkanterako hasierako prezioaren %75etik gorakoak, eta hori egiten dutenek berehala enkanterako hasierako prezioaren %30eko gordailua utzi beharko dute, ez badute aldez aurretik beste posturaren bat gutun-azal itxian aurkeztu eta zegokion gordailua egin.

7.-Ahozko postura batetik besterako igoera hasierako prezioaren %2 izanen da gutxienez.

8.-Esleipen-hartzaileak, esleipen egunaren ondoko bost egun balioduneko epean, esleipen prezioaren eta egindako gordailuaren arteko diferentzia ordaindu beharko du, dirua kontuan sartuz, edo txeke adostu bat eginez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren izenean edo banku transferentzia eginez, eta bestela gordailua galduko du. Gainera, esleipena baliogabetzeak dakartzan galerak gordailuaren zenbatekoa baino handiagoak badira, erantzukizuna eskatu ahal izanen zaio.

9.-Ondasunak esleitu gabe daudelarik edozein momentutan zorra, interesak, errekarguak eta prozedurako kostuak ordaintzen badira, enkantea bertan behera utziko da eta gordailututako txekeak itzuliko dira.

10.-Zordunak eskubidea du hirugarren bat izendatzeko, enkantearen ekitaldian egindako eskaintzak hobetu ditzan, gorago aipatutako Erregelamenduaren 120. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoarekin bat. Enkantearen egunetik aurrera hiru egun balioduneko epea izanen du hori egiteko.

11.-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahal izanen du esleipenaren ziurtagiria edo salmentaren eskritura publikoa ematen den arte, eta, betiere, 30 eguneko epea igaro baino lehen. Kasu horretan, enkantean jarritako ondasuna berari esleituko zaio, horren berri jakinaraziko zaie zordunari eta esleipen-hartzaileari, eta azken horri gordailua itzuliko zaio, baita prezioaren gainerako zatia ere, ordaindua badu.

12.-Esleitutako ondasunaren jabetza eskualdatzeko gastuak, tartean zergak eta erregistro gastuak, esleipen-hartzailearen kargura izanen dira betiere.

13.-Iragarki honen bidez jakinarazpena egiten zaie helbide ezagunik gabeko zordun eta gordailuzainei eta/edo kanpoan daudenei, legezko ondorio guztietarako.

14.-Enkantearen iragarki honetan berariaz xedatu ez den orotan, aipatutako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa beteko da.

Oharrak:

-Gordailurako txekeen data postura aurkeztu baino bi egun lehenagokoa izanen da gehienez ere (Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 118.2 eta 22. artikuluak).

-Enkantea eginen da ondasunetako bakoitza 1. orrian idatz-oharra eginez.

Jakinarazitako egintzak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Probintzia Zuzendaritzari zuzendua, interesdunak jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, hala xedatzen baitu 34. artikuluan Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak (ekainaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Errekurtsoa jarri arren, zorra ordaintzeko bermerik ematen ez bada premiamendu prozedura ez da etenen. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabetera, berariazko ebazpenik ez bada, errekurtsoa ezetsi dela ulertu ahal izanen da, horrela xedatzen baitu Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 46.1 artikuluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (azaroaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 115.2 artikuluari dagokionez. Hala jakinarazten da 30/1992 Legearen 42. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 31n.-Unitateko burua, Juan Carlos Riezu Barasoain.

Enkantean jartzen diren ondasunen zerrenda

Zorduna: Área Paternain, S.A.

Lotearen zenbakia: 01.

Ondasunak:

1.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 280057502450 modeloa, 303010 zenbakia.

2.-Hozkailu-izozkailua, Noyarma markakoa, 200057502450 modeloa, 303009 zenbakia.

3.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 223022852450 modeloa, 303003 zenbakia.

4.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 220022852450 modeloa, 303005 zenbakia.

5.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 200022852450 modeloa, 303007 zenbakia.

6.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 198514002450 modeloa, 303008 zenbakia.

7.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 640021002450 modeloa, 303001 zenbakia.

8.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 198514002450 modeloa, 303010 zenbakia.

9.-Hozkailu-izozkailua, Noyarma markakoa, 220022752450 modeloa, 303002 zenbakia.

10.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 220022702450 modeloa, 303006 zenbakia.

11.-Hozkailua, Noyarma markakoa, 220022902450 modeloa, 303004 zenbakia.

12.-Abiadura handiko garbigailua, Primer markakoa, LC-11 PI modeloa, 51826 zenbakia.

13.-Gurdi beroa, Franke markakoa, CC-20 modeloa, 5001292 zenbakia.

14.-Eltze-garbigailua, Jemi markakoa, GSP-45 modeloa, 1414 zenbakia.

15.-Zartagin baskulatzailea, Mareno markakoa, BR9-8GF modeloa, 50494 zenbakia.

16.-Zartagin baskulatzailea, Mareno markakoa, BR9-8GF modeloa, 51291 zenbakia.

17.-Buffet-eko altzaria, Edesa markakoa, SBMR-411 modeloa, 420703385 zenbakia.

18.-Buffet-eko altzaria, Edesa markakoa, SBMR-412 modeloa, 421001388 zenbakia.

19.-Oilasko erretegia, Euroast markakoa, 210E modeloa, 30436 zenbakia.

Tasazio balioa: 106.303,03.

Lehentasunezko zama: 0,00.

Ondasunaren balioa: 106.303,03.

Lotearen balioa: 106.303,03.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 31n.-Unitateko burua, Juan Carlos Riezu Barasoain.

Iragarkiaren kodea: E1015445