118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2010eko ekitaldiko aurrekontuko lehen aldaketa
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

1 430 601 Obrak eta inbertsioak enplegurako eta iraunkortasunerako: 169.945,00 euro.

1 4322 707 Enplegurako eta iraunkortasunerako inbertsioko obren zerbitzu teknikoak: 7.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 176.945,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

720 Transf., Estatuaren administrazio orokorretik: 169.945,00 euro.

870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 176.945,00 euro.

Deierrin, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkatea, Francisco Javier Carmona Ollo.

Iragarkiaren kodea: L1014970