118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRIBARRI

Deialdia, desjabetze aktak egiteko

Iribarriko Kontzejuko buruak honako ebazpen hau eman du 2010eko irailaren 17an:

Iribarriko Kontzejuak, 2010eko maiatzaren 19an, Iribarrin (Nafarroa) hondakin urak arazteko proiektua onetsi zuen, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, eta jendaurrean paratu zuen hamabost eguneko epean.

Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zituen Iribarriko Kontzejuak 2010eko uztailaren 30ean, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Era berean, Nafarroako Gobernuak 2010eko irailaren 6ko erabakiaren bidez presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

Ebatzi da:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2010eko urriaren 27an Iribarriko Kontzejura ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratuko dira; adieraziko da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iribarrin, 2010eko irailaren 20an.-Kontzejuburua, Javier Piérola García.

Proiektua: "Hondakin urak
araztea Iribarrin (Nafarroa)"

Eranskina

Aktak egiteko tokia: Iribarriko Kontzejua

Eguna: 2010/10/27

HITZORDUA

TITULAR ETA

HELBIDE EZEZAGUNAK

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGAPEA

10:00

Angel Vera Redondoren oinordekoak

5

115

Iribarri (Lana)

Iragarkiaren kodea: L1015516