118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2010eko otsailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UC-9 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Angel Nuín Ilzarbek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen hogei egunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, azter zedin. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, agiria behin betiko onetsi zen 2010eko ekainaren 4an egin bilkuran.

Jaitzen, 2010eko ekainaren 4an.-Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1014946