118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sartu beharreko gastuak:

Kreditu gerakina sartzea:

Kontu-saila: 121 625. Bulegoko altzariak. Herriko Etxea: 13.429,63 euro.

751 649: Informazio panelak: 7.406,56 euro.

Aldaketak, guztira: 20.836,19 euro.

DIRU-SARRERAK:

Kontu-saila: 87200. Finantzaketa lotetsia duten gastuetarako diru-zaintzako gerakina: 5.500,73 euro.

Kontu-saila: 87000. Gastu orokorretarako diru-zaintzako gerakina: 15.335,46 euro.

Guztira: 20.836,19 euro.

Odietan, 2010eko irailaren 14an.-Alkate udalburua, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1015097