118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2009ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 15ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Bihotz-hodietako Kirurgiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da, honako honen aldekoa hain zuzen: Justo Rafael Sadaba Sagredo.

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 9an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1014980