118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Utrelazán, S.L. Jarduera: zezenketarako aziendaren eta gainean ibiltzeko zaldien ustiategia, biltegi, zezenen probaleku eta ukuiluen instalazio osagarriekin. Tokia: katastroko 13. poligonoa, 645. lurzatia, Sancho Martinen bazkalekua.

Larragan, 2010eko irailaren 9an.-Ingurumeneko zinegotzi delegatua, Pedro Tomás Merino Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1015103