118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, 1. banaketa eremuko 2. sektoreko urbanizazioa
aldatzeko proiektuan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udaleko alkateak 2010eko irailaren 3an eman 102B/10 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Udal Planeko 1. banaketa eremuko 2. sektoreko urbanizazioa aldatzeko proiektua, Sebastián López Aznárez arkitektoak prestatua. Jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hogei egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu nahi duen ororen eskura, eta epe horretan alegazioak aurkezten ahalko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76 eta 134.5 artikuluetan xedatutakoa bete beharrez.

Donezteben, 2010eko irailaren 6an.-Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: L1015109