118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Armañantzasko Herritarren Batzarrak, 2010eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko 2/2010 aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Armañantzasen, 2010eko irailaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1015099