118. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

Kreditu berezia:

-432-62201 kontu-saila. Estatuaren inbertsio plana: 50.000 euro.

-432-62202 kontu-saila. Pilotalekuko eta igerilekuetako sarbideak hobetzea. 70.000 euro.

-433-621 kontu-saila. Energia aurreztea eta IKT: 8.000 euro.

Guztira: 128.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzabidea:

-72001 kontu-saila.-Inbertsioetarako Estatuaren Funtsa: 37.945 euro.

-75501 kontu-saila.-Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza energia aurrezteko: 8.000 euro.

-870 kontu-saila.-Diruzaintzako gerakina: 82.055 euro.

Guztira: 128.000 euro.

Aberin-Muniainen, 2010eko irailaren 10ean.-Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1014932